Blog honetan Ingurumen Hezkuntzari buruz arituko naiz. Bizi dugun ingurumenaren krisiaren aurrean, 50. hamarkada ingurutik giza- mugimenduek gizartearen aldaketa aldarrikatzen dute, nagusitzen diren giza- baloreen aldaketa eskatuz eta ingurumenaren kalitateari garrantzia handiago ematea eskatuz. Horregatik, gizarteak ingurumenaren aurrean duen portaera aldatzeko Ingurumen Hezkuntzak izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dut.
Jarraian, Podomatic-en Beroketa Globalari buruzko audio bat aurkezten du. Zehazki, beroketa globalak orainean eta etorkizunean eragigo duena azaltzen da.
Datuak ez dira berdinak probintziatik probintziara, baina esan liteke guztietan kilo bat baino gehiago sortzen dugula egunero-egunero gutako bakoitzak; 1,5 kilo baino gehiago bizkaitar eta gipuzkoarrek.
Hainbat arrazoi aipatzen dira hondakin-kantitate hori guztia sortzeko, baina, oro har, mendebaldeko bizimoduarekin lotu daitezke guztiak. Adibideak asko dira, baina, batzuk aipatzearren, dendetan jada ez dituzte beirazko botilak jasotzen; lehen, berriz, jaso eta dirua itzultzen zuten. Horiek kanpotik nolabait ‘inposatzen’ zaizkigun gauzak dira. Izan ere, hainbatetan ez dago erosi edo ez erosi aukerarik ere. Beste batzuetan, adibidez, kristalezko ontzien eta tetra-briken kasuan, prezio-desberdintasuna oso handia izaten da, kristalaren kalterako. Baina gure jokabideak ere badu eragina. Esaterako, gaur egun jende gutxi ikusten da kalean oihalezko mukizapiekin, gainerako arroparekin batera garbigailuan sartzea lan eta gastu handia ez den arren. Beraz, neurri batean badago gure esku zabor gehiago ala gutxiago sortzea.
Hau guztia dela, jarraian bi multimedia aurkeztuko dizuet; alde batetik, Slidesharen zaborrartegiei buruz aurkitu dudan power point bat, eta beste aldetik, nik neuk egindako bideo bat, Youtuben sartutakoa.
Urte askotan, ingurumenaren arazoak, naturari dagozkion arazo modura ulertu dira gehienbat. Ideia honekin lotuta, ingurumenaren arazoen ezagupen edota dibulgazioari eskeini zaizkion ahalegin gehienen ardura gizakion ekintzek mundu naturalean duten eragina izan da.
Hala eta guztiz ere, ingurumenaren arazoak funtsean gizakion arazoak dira. Kausetan sakontzen badugu ezin dugu ondorioztatu oinarrian dauden mekanismo ekologikoak direnik gaizki dabiltzanak, baizik eta gizarteak ez direla era egokian egokitzen tokian tokiko ingurumenak ezartzen dizkien baldintzetara.
Ingurumenaren arazoak gizakion arazoak dira baita ere ondorioak hartzen ditugunean kontutan: gero eta nabariagoa da ingurumenaren krisiak ez duela soilik natura mehatxatzen baizik eta oso bereziki gizakiok naturan dugun lekua mehatxatzen duela. Giza- komunitate askok pairatzen dute jadanik ingurumenaren hondatzearen ondorioak gero eta bizi- kalitate eskasagoa dutelarik; beste toki batzuetan arazoa larriago da, ingurumenaren arazoek gose eta pobrezia ekartzen baitute.
Amaitzeko, jarraian aukeztuko dizuedan powe point-a, aurrean aipatutako guztia hobeto ulertzea ahalbidetuko du. Power point hau( bizi- ohiturak), nik egindako power point-a da, slidesharen sartutakoa hain zuzen ere.