Ez da aberatsena gehien duena, hobeto zaintzen duena baizik

ONGI ETORRI!

Blog honetan Ingurumen Hezkuntzari buruz arituko naiz. Bizi dugun ingurumenaren krisiaren aurrean, 50. hamarkada ingurutik giza- mugimenduek gizartearen aldaketa aldarrikatzen dute, nagusitzen diren giza- baloreen aldaketa eskatuz eta ingurumenaren kalitateari garrantzia handiago ematea eskatuz. Horregatik, gizarteak ingurumenaren aurrean duen portaera aldatzeko Ingurumen Hezkuntzak izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dut.

2010-01-20

BEROKETA GLOBALA

Jarraian, Podomatic-en Beroketa Globalari buruzko audio bat aurkezten du. Zehazki, beroketa globalak orainean eta etorkizunean eragigo duena azaltzen da.



2010-01-19

WEBQUEST

Klasean Webquest bat zer den jakin ostean, Interneten bilatzen hasi eta nire blogean sartu nuen biodibertsitaeari burUzko berri bat osatzeko aproposa iruditu zait jarraian aurkezten dizuedan webquest-a jartzea. Webqueta-ak "Biodibertsitatea Euskal Herrian" du izena.


2010-01-18

INGUMENARI BURUZKO BLOGA

Aipamen honetan, Euskal Biodibertsitateari buruz lan egiten duten blog bat aurkezten dut.

BIZI- OHITURAK ALDATZEKO BELAUNALDIAN GAUDE

Ikasleak kontsumismoaren arazoaz

kontzientziatzeko antzezlan bat

prestatu

du Bilboko Udalak

Ikasleak kontsumismoaren arazoaz kontzientziatzeko antzezlan bat prestatu du Bilboko Udalak
Bilboko 11 ikastetxetako 1.500 ikasle kontsumismoaren arazoaz kontzientziatuko dira Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoarekin batera antolatu duen "Rosi erosi" antzezlanari esker. 16 aldiz taularatuko da obra eta neska-mutilek baliabideak baloratzen eta aintzakotzat hartzen ikastea bilatzen du.

Ekimenaren arduradunek adierazi dutenez, proiektua 2008an abiatu zen. 2008-2009 ikasturtean 16 ikastetxetan lortu zuen arrakasta ikusita, eta antzezlana ikusteko egon zen eskari handiari erantzunez, oholtza gainean izango da berriz ere 2009-2010 ikasturtean, "edukitzearen" gainetik garrantzitsuena "izatea" dela ulertarazi eta azken honi lehentasuna ematen irakasteko asmoz.

Antzezlana Eguberrietako oporren aurreko asteetan taularatzea aurreikusi da, egun horietan haur nahiz helduen artean areagotu ohi den soberako kontsumismoaren inguruko kontzientzia soziala sortzeko asmoz.

"Garrantzi handikoa da, haurtzaroan hasita, neska-mutilek erabili edo kontsumitzeko moduan dauzkaten ondasunak erabiltzen, disfrutatzen eta zaintzen ikastea, eta horixe da nagusiki azpimarratuko dena, irakasleek gero geletan lantzeko aukera izan dezaten. Gaur egun, gehiegizko zorpetzea da kontsumitzaileen arazorik handienetakoa, eta arazo honi aurre egiteko, prestakuntza eta hezkuntza dira biderik egokienak", azaldu dute.

Ekimen honen bitartez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak etxeko txikienak kontzientziatu nahi ditu kontsumo etikoak duen garrantziaz, zoriontasuna lortzea xede duen neurrigabeko kontsumismoa bezalako ohitura eta baloreak indargabetzen laguntzeko.

GARAPEN IRAUNKORRAREN ALDE


Ekorropa moda solidario eta ekologikoak denda berria inauguratu du Durangon 2009ko azaroan. Duela hamar urte herrian irekitako lehen denda ordezkatu eta handitu du Ekorropak, "guztiengandik gertuago egoteko asmoz". Ekorroparen hamaikagarren denda da, lehena ordezkatuko duena, eta Durangoko Artekaleko 33 zenbakian dago.

Denda berriaren inaugurazio ekitaldian egon dira Durangoko alkate Aitziber Irigoras, Bizkaiko Caritaseko Ana Sofi Telletxea eta Koopera Gizarte Sareko Gerente Josetxu Gonzalez.

Ingurumen arloari dagokionez aurrerapena izateaz gain, Ekorropa dendek dagoeneko 64 lanpostu sortu dituzte gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden kolektiboetako kideentzat.

Ekorropa Koopera Gizarte Sareko kidea da, bai eta Zamudioko Tratamendu Gunean ehun-gaiak birziklatu eta berrerabiltzeko burutzen den berrikuntza prozesuaren emaitzetariko bat ere. 2008an, 2.463,23 tona ehun-gai kudeatu ziren, hots, ia zortzi milioi jantzi, oinetako eta osagarri.

1999an hasitako prozesua izanik, Ekorropak Durangon ireki zen lehen denda ordezkatu du eta horren ordez beste bat inauguratu du, "hobea eta zabalagoa, udalerriko biztanle guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko".

Durangoko Ekorropa dendak proiektuak dauzkan gizarte zein ekologia helburuak uztartzen ditu: ingurumenaren hobekuntza hondakinen birziklatzearen bidez, enplegua sortzea gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden kolektiboetako kideentzat, eta arroparen bidez gizarte esku-hartzerako eredu berriak sortzea.

Denda berriak bost lanpostu sortu ditu, eta dagoeneko 64 dira Bizkaian sortutako lanpostu iraunkorrak. Gainera, 260 pertsonak baino gehiagok laguntzen dute proiektuan. Ekorropak herritarrei kontsumo arduratsua eta merkataritza harreman bidezkoagoak garatzeko aukera ematen die, eta Lurraren garapen jasangarria sustatzen du.

BIODIBERTSITATEA MANTENDUZ!

Hurrengo berri hau, Gara egunkaritik hartu dut. Interesgarri iruditu zitzaidan, eta nire blogarekin harremana ikusi eta ondoren hona sartzea pentsatu nuen.

Erleak, biziarentzat ezinbestekoak

Vespa velutinaren habia aurkitzea zaila dela nabarmentzen dute ikerlari guztiek, izan ere, habia hamar metrotako altueran ere eraikitzen du. Aurkitzeko sasoirik hoberena udazkena izaten da, zuhaitzetako hostoak erortzen direnean. Neguan liztorrak lurperatu egiten dira eta udaberrira arte lo egiten dute. «Negua lur azpian pasatzen dute eta udaberrian beste habia bat egiten dute», azaldu zuen erlezain lapurtarrak.

Bizkaiko eta Lapurdiko erlezainek nabarmen du zuten egun erleen bizitza mehatxatzen duten beste faktore bat besterik ez dela liztorra. «Pestizidak, ingurumenaren eta eguraldiaren aldaketak erleen biziraupenaren kontra egiten dute, asiar liztor hauek beste faktore bat besterik ez dira gure erlauntzak atxikitzeko zailtasuna handitzen dutena», adierazi zuen Mentak. Erlezainek erleen biziraupenerako egiten duten lana oso garrantzitsua dela ere nabarmendu zuten erlezainen elkarteetako kideek. «Gaur egun badira erleak, erlezainak daudelako, baina anitz galtzen ari dira. Biodibertsitatea gero eta urriagoa da, eta erleak hiltzen ari dira horregatik», salatu zuen Mentak.

«Erleek gure landareen %80 polinizatzen dute; haizeak eta beste intsektuek %20a besterik ez, beraz, gure erleak galtzen baditugu gure lurreko bizi osoa arriskuan legoke», ohartarazi zuen Mentak.


Ildo beretik, Albert Einstein zientzialari ezagunak egin zuen adierazpen bat bere garaian, egun egiatzat hartzen dena, hain zuzen ere: «Erleak gure planetatik desagertuko balira, soilik lau urteko bizia geratuko litzaioke gizakiari».

KONTZIENTZIAZIO PROZESUA MARTXAN!!


«Mendia eta Ingurumena» IX. argazki lehiaketa abian da

Aurten ere argazki lehiaketa antolatu du Gipuzkoako Mendizale Federazioak, mendiek dituzten aberastasun naturalei buruzko kontzientzia gizartean areagotzeko. Saritutako lanak 2008 urteko egutegian agertuko dira.
Herritarren artean ingurumeaz jabetzeko ekimena da. Ekimen mota hauek Ingurumen Hezkuntza martxan jartzea ahalbidetzen dute. Horregatik, gure partehartzea sustatzu behar da, denon artean ingumenaren garrantziaz jabetzeko.

2010-01-17

2009ko Zaborren Bilketako Datuak

Hurrengo taulan, mankomunitate bateko hondakin mota eta kopurua (Tona) adierazten da.

URTARRILAOTSAILAMARTXOAAPIRILAMAIATZAEKAINA
BEIRA48.721 45.65341.57655.33545.54663.753
PAPERA97.04098.38098.32092.94091.78099.560
PILAK47757124232,10329.4091,50
ZABORRA547.120530.260570.200557.440612.760649.200

2010-01-09

ZABORRA

Datuak ez dira berdinak probintziatik probintziara, baina esan liteke guztietan kilo bat baino gehiago sortzen dugula egunero-egunero gutako bakoitzak; 1,5 kilo baino gehiago bizkaitar eta gipuzkoarrek.

Hainbat arrazoi aipatzen dira hondakin-kantitate hori guztia sortzeko, baina, oro har, mendebaldeko bizimoduarekin lotu daitezke guztiak. Adibideak asko dira, baina, batzuk aipatzearren, dendetan jada ez dituzte beirazko botilak jasotzen; lehen, berriz, jaso eta dirua itzultzen zuten.
Horiek kanpotik nolabait ‘inposatzen’ zaizkigun gauzak dira. Izan ere, hainbatetan ez dago erosi edo ez erosi aukerarik ere. Beste batzuetan, adibidez, kristalezko ontzien eta tetra-briken kasuan, prezio-desberdintasuna oso handia izaten da, kristalaren kalterako.
Baina gure jokabideak ere badu eragina. Esaterako, gaur egun jende gutxi ikusten da kalean oihalezko mukizapiekin, gainerako arroparekin batera garbigailuan sartzea lan eta gastu handia ez den arren. Beraz, neurri batean badago gure esku zabor gehiago ala gutxiago sortzea.

Hau guztia dela, jarraian bi multimedia aurkeztuko dizuet; alde batetik, Slidesharen zaborrartegiei buruz aurkitu dudan power point bat, eta beste aldetik, nik neuk egindako bideo bat, Youtuben sartutakoa.

- Power Point:



- Movie Maker:

TUTORIALA. Vdownloader erabiliz, Youtubetik bideo bat jaitsi

Garazi Llonaren laguntzaz, Vdownloader programa erabiliz, Youtubetik bideo bat nola jaisten den erakutsiko dizuet. Horretarako, tutoriala Podomatic- en sartu dugu.

2010-01-08

Bizitza- minatuak. Bideoa.

Jarraian, klasean taldeka egindako movie makerra aurkezten dizuet. Bideoa, beste hiru lagunekin egin dut, Andrea Moronatti, Patricia Miguens, eta Garazi Llona. Aukeratu dugun gaia mina antipertsonak izan da. Basauriko kultur etxean, Gervasio Sánchez- ek gai honi buruz eginako argazki erakusketa ikusi ondoren, gai honi buruzko multimedia bat egitea pentsatu genuen. Horretara movie- maker programa erabili dugu, eta ondoren Youtubera igo dugu.

2009-11-27

ZER DA BIODIBERTSITATEA?

Orain, biodibertsitateari buruz arituko naiz. Biodibertsitatea, espezie- barietatea da, hots, eremu zehatz batetan bizi diren izaki bizidunen barietatea da. Eta Lurrean biziaren egonkortasunaren neurri bat da. Barietate biologikoa zenbat eta handiagoa izan, ingurugiroaren aldaketei aurre egiteko izaki bizidunen gaitasuna ere handiagoa izango da, eboluzionatu dezaten. Lurrean 500 milioi espezie desberdin bizi izan dira, eta gaur egun arte horietatik %1 iritsi da, kausa naturalen ondorioz espezieak desagertzeagatik eta gizon-emakumeen ekintzen eraginagatik. Urtero milaka espezie desagertzen direla kalkulatzen da, eta 2025 urterako gaur egun bizi direnen erdia galdu daitekeela uste da. Horregatik gure inguruko biodibertsitatea ezagutzea oso garrantzitsua da berau babestu ahal izan dezagun.
Aipatu beharrekoa da biodibertsitatearen murrizketak bi motatakoak izan ahal direla; naturala eta ez- naturala. Nik ez- naturalean zentratuko naiz, izan ere, honetan gizakien ekintzak eragin dute. Beraz, Ingurumen Hezkuntzako blog honetan, gizakion ekintzak moldatzeko beharrizana erakutsi nahi dugu.
Espezieen desagerpenak bultzatzen dituen ekintzak jarraian azalduko dira;

- Obra publiko handien eraikuntza: Hauek sortzeko, padurak aldatu eta oihanak gutxitzen dira.
- Nekazaritza- praktikak: Hauek praktikatzeko deforestazioa gertatzen da, eta honekin batera ura eta lurzorua kutsatzen ditugu ongarri kimikoak erabiltzeagatik.
- Animalien ehiza: Praktika normala izan da.
- Espezie exotikoen merkataritza eta espezie berrien sarrera: Lehenegoak, espezieen harrapaketa suposatzen du eta bigarrenarekin lotuz, batzuetan, espezie exotikoak, espezie autoktonoen desagerpena suposatzen du.
- Turismo ugaria: Ekosistemen garapen normala oztopatzen du.
- Jarduera industriala: Atmosfera eta uren kutsadura dakar, eta planetarentzat hainbat ondorio karri eragiten ditu. Hauen artean ozono- geruzaren murrizketa, tenperaturaren igoera edo euri azidoak.
Amaitzeko, Picasa- erabiliz lur planetan daukagun biodibertsite apur bat erakutsi nahi dut.


2009-11-25

GARAPEN OREKATUAK, ONGIZATERA GARAMATZA

Jarraian, Bizkai Maitea aldizkarian topatutako artikulu bat aurkeztuko dizuet. Testua, 2008. urteko udakoa da, Xabier Arana Eiguren idatzitakoa. Nire iritziz, testuak oso ondo azaltzen du Garapen Iraunkorraren kontzeptua, eta berarekin batera doazen beste gai batzuk ere, hala nola, gure gehiegizko kontsumoaren ondorioak.

“Lurreko natur baliabideak mugatuak dira. Edateko ura, nekazaritzarako lur erabilgarria daukan lurzorua, natur baliabide berriztaezinak eta beste hainbat ondasun mugatuak dira gure planetan. Bestetik, giza biztanleria abiada izugarrian hazten ari da: dagoeneko 6.600.000.000 pertsona bizi gara munduan eta guztiok gure beharrizanak bete nahi ditugu planetaren luze-zabalean. Horrenbestez, guztiontzako baliabideak eta zerbitzuak lortu eta bermatu behar ditugu, baina gogoan izanik gu ez garela planeta urdineko biztanle bakarrak.

Hain zuzen ere, baliabideak mugatuak direla ikustea eta biztanleria modu esponentzialean hazten ari dela konturatzea izan ziren Garapen Iraunkorra terminoa sortzera bultzatu zituen arrazoietako batzuk. Kontzeptu horren funtsa hauxe da: gaur egungo beharrizanak betetzea etorkizuneko belaunaldiak ahaztu gabe.

Lehenago Ekogarapena zeritzon kontzeptu horrek alderdi sozialak, ingurumenaren arlokoak, ekonomikoak eta kulturalak bateratu nahi ditu, hala gizarte-ereduan pentsatzeko orduan nola mundu solidarioa eta anaitasunezkoa antolatzeko erari dagokionez. Hala ere, anbientalismoaren eta Ekonomia Ekologikoaren arloko zenbait sektoreren ustez, Garapen Iraunkorra kontzeptuak bere jatorrizko esanahia galdu du dagoeneko, era masibo eta bereizi gabean erabiltzen delako eta, horren ondorioz, hutsaldu egin delako. Hasiera batean, Hazkunde Etengabea (ingurune mugatu batean ezin gauzatuzkoa den terminoa) eta Garapen Iraunkorra nahasi egiten ziren; orain, ordea, diskurtso orokorrak zeharo beretu du azken hori.

Hala, sektore kritikoen iritziz, gaur egun Hazkundea eta Garapena sinonimo gisa erabiltzen dira eta, beraz, jatorrizko kontzeptuaren bigarren osagaia berreskuratu behar da: Iraunkortasuna, alegia.

Nolanahi ere, bada ezin eztabaidatuzkoa den errealitate bat: Mendebaldeko gizarte batzuetan, garapenaren etapa aurreratu batetik iraunkorra ez den egoera bateranzko lasterketa zorora igaro da. Planetan bizitzeko daukagun gelari —Biosferari, alegia— egin dizkiogun kalteak alde batera utzita, gure helburu bakarra hazkundea eta behar materialak betetzea izateak arazoak ekarri dizkio gizarte modernoari, gehiegikerien eraginez: obesitatea, lan istripuetako heriotzak, drogamenpekotasuna...

Hala, planetaren zati bat gosez, edateko urik ez daukalako edo gaixotasun arrunten ondorioz hiltzen da, eta mundu “garatuaren” parte batek ondoeza eta heriotza goiztiarra eragiten dizkio bere buruari. Hauxe da gaur egungo paradoxa mingarria: garapenaren hasierako etapetan dauden herrialdeetako biztanleei oinarrizko sendagaiak falta zaizkie, eta gure inguruan neurririk gabe kontsumitzen ditugu antibiotikoak.

Harrigarria dirudien arren, herrialde batzuetan ez daukate janaririk eta beste batzuetan sabelkeriak eragiten ditu gaixotasunak. Begien bistakoa da batzuek ez daukatela oinetakoak erosteko dirurik eta beste batzuk beren ibilgailu bizkorretan hiltzen direla, hormaren bat jota. Zinez sinesgaitza da gure inguruan golf-zelaiak edateko urez ureztatzea eta planetako eskualde askotan milioika pertsona beherakoen eraginez hiltzea.

Labur esanda, banaka batzuek asko daukate, eta gehienek oso gutxi. Serioski pentsatu beharko da nola banatuko ditugun planetako baliabideak era bidezko eta iraunkor batez. Dagoeneko, Nazio Batuen Erakundeak helburu hori markatu du bere agendan, Milurtekoko Garapen Helburuak zehaztuta . Planetako bazter guztietako herrialde, herri eta hiri asko ere lan hori egiten ari dira, Agenda 21 izeneko prozesuaren bidez.

Hala, pertsonekin gertatzen den bezalaxe, lehenik eta behin modu osasuntsuan haziko gara, gure biztanleriaren tamaina (taila biologikoa) eta bizi-baldintzarik onenak mugatzat harturik, eta gero garapenaren edo heldutasunaren alde egingo dugu. Hazkundeari mugak jartzeak eta kalitatea lehenesteak gure bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko digute: heldu edo barrurantz haziko gara, zabaleran hazi beharrean. Horrekin batera, elkartasuna eta auzotasun-harremanak hobetzen saiatuko gara, belaunaldien barneko eta nazioarteko zuzentasuna erdiesteko. Gainera, azken mendeetan neurriz gaindi ustiatuak izan diren lurraldeetan (gurean, esaterako), aukera bat emango diogu naturari: Ingurumen Garapena lehenetsiko dugu, horixe delako gizartea hobetzeko bide bakarra (bioaniztasunari eta ingurumenaren kalitatea hobetzeari loturik dagoen aberastasuna).

Hori guztia dela eta, aurrera egin behar dugu Garapen Iraunkorraren bidean, kalitatean oinarritutako garapen orekatua lortu arte.”

2009-11-22

URA, baliabide berriztagarria?

Bizitza ura da, eta urik gabe ez dago bizitzarik. Gizonezkoen gorputzaren pisuaren %60 urak osatzen du eta %50 inguru emakumezkoen kasuan; horrek ederki erakusten du gizakiaren bizitzarako zein elementu garrantzitsua den.Ura baliabide berriztagarria da, baina oso urria Estatuko zenbait lurraldetan. Gizakiaren presio handia jasan duenez, hondatu egin da, eta kalitatea galdu du. Jarraian, Youtuben aurkitutako bideotxo bat aurkeztuko dizuet. 2070. urtean idatzitako etorkizuneko gutun bat da, non urte horretako pertsona batek lur planetaren egoera azaltzen duen. Konkeretuki, nire kasuan, bideo hau ikusi nuen lehenengo aldian, arreta nabarmenki deitu zidan.


2009-11-21

INGURUMEN ARAZOAK, GIZAKION ARAZOAK


Urte askotan, ingurumenaren arazoak, naturari dagozkion arazo modura ulertu dira gehienbat. Ideia honekin lotuta, ingurumenaren arazoen ezagupen edota dibulgazioari eskeini zaizkion ahalegin gehienen ardura gizakion ekintzek mundu naturalean duten eragina izan da.

Hala eta guztiz ere, ingurumenaren arazoak funtsean gizakion arazoak dira. Kausetan sakontzen badugu ezin dugu ondorioztatu oinarrian dauden mekanismo ekologikoak direnik gaizki dabiltzanak, baizik eta gizarteak ez direla era egokian egokitzen tokian tokiko ingurumenak ezartzen dizkien baldintzetara.

Ingurumenaren arazoak gizakion arazoak dira baita ere ondorioak hartzen ditugunean kontutan: gero eta nabariagoa da ingurumenaren krisiak ez duela soilik natura mehatxatzen baizik eta oso bereziki gizakiok naturan dugun lekua mehatxatzen duela. Giza- komunitate askok pairatzen dute jadanik ingurumenaren hondatzearen ondorioak gero eta bizi- kalitate eskasagoa dutelarik; beste toki batzuetan arazoa larriago da, ingurumenaren arazoek gose eta pobrezia ekartzen baitute.
Amaitzeko, jarraian aukeztuko dizuedan powe point-a, aurrean aipatutako guztia hobeto ulertzea ahalbidetuko du. Power point hau( bizi- ohiturak), nik egindako power point-a da, slidesharen sartutakoa hain zuzen ere.


2009-11-01

Web 2.0-ari buruzko mapa kontzeptuala



Mapa honetan, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" testuaren atal bat azaltzen da, web 2.0 zatiarena hain zuzen ere. Mapa egiterakoan CmapTools programa erabiliz, ikasgelako ikasle bat, Garazi Llona Eguskizak eta nik egin dugu.

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikulua irakurri ondoren burututako hausnarketa da.


Industria gizartetik ezagutzaren gizartera pasatu gara, non globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, eta ezagutzaren administrazioek pisu handia eduki duten aldaketa honetan. Beraz, aldaketa hauei aurre egiteko etengabeko hezkuntza beharrezkoa da.
Etengabeko hezkuntzak gaur egun, jendearen alfabetatzearen alde egin beharrean, alfabetatze digitala bultzatu behar du. Ezagutzaren gizartean, pertsonak informazioa ezagutza bihurtzeko gai izan behar dira, izan ere, ez da nahikoa informazioa gordetzea eta ahoz eta idatziz igortzea. Eta informazioaren eta komunikabideen teknologiek prozesu hau ahalbideratzen lagunduko dute, hortaz, teknologia eta bizi dugun testuingurua batera joan behar dira. Honela, pertsonak gizartearen subjektu aktiboak bilakatzea lortuko dute, gizartearen kanpo gelditu barik.
Alfabetatze digital hau lortzeak, web 2.0 delakoa lagunduko du. Honek ezagutza sortzea, argitaratzea eta beste batzuekin partekatzea gure esku jartzen du. Adibidez, blog- ei esker gure pentsamendua eta iritzia zabaltzea lortuko du, ezagutzaren sortzailea edonor izanik. Web 2.0 sarea gizarteko edozein arlotara heltzen da, hala nola, irakaskuntzara. Hemen, e- learning 2.0 delakoa aipatzea komenigarria da. Honi esker, irakaskuntzan abantaila gehiago ematen ari dira. Esate baterako, hezkuntzako edukiak sortzen dituztenek eta baita hezkuntza zentroak ere aldatzen ari dira (lehen Encarta erabiltzen zen, orain Wikipedia), gure irakaskuntzako aukerak handituz.
Testu honi bukaera emateko esan beharra dago, harremanak direla gizarteko sareen sistemen oinarria. Baina oraindik ez dakigu ze puntura arte aldatzen joan diren. Nork pentsatuko zuen hitzaldi birtualak egiteko aukera izango genuenik?