Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikulua irakurri ondoren burututako hausnarketa da.
Industria gizartetik ezagutzaren gizartera pasatu gara, non globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, eta ezagutzaren administrazioek pisu handia eduki duten aldaketa honetan. Beraz, aldaketa hauei aurre egiteko etengabeko hezkuntza beharrezkoa da.
Etengabeko hezkuntzak gaur egun, jendearen alfabetatzearen alde egin beharrean, alfabetatze digitala bultzatu behar du. Ezagutzaren gizartean, pertsonak informazioa ezagutza bihurtzeko gai izan behar dira, izan ere, ez da nahikoa informazioa gordetzea eta ahoz eta idatziz igortzea. Eta informazioaren eta komunikabideen teknologiek prozesu hau ahalbideratzen lagunduko dute, hortaz, teknologia eta bizi dugun testuingurua batera joan behar dira. Honela, pertsonak gizartearen subjektu aktiboak bilakatzea lortuko dute, gizartearen kanpo gelditu barik.
Alfabetatze digital hau lortzeak, web 2.0 delakoa lagunduko du. Honek ezagutza sortzea, argitaratzea eta beste batzuekin partekatzea gure esku jartzen du. Adibidez, blog- ei esker gure pentsamendua eta iritzia zabaltzea lortuko du, ezagutzaren sortzailea edonor izanik. Web 2.0 sarea gizarteko edozein arlotara heltzen da, hala nola, irakaskuntzara. Hemen, e- learning 2.0 delakoa aipatzea komenigarria da. Honi esker, irakaskuntzan abantaila gehiago ematen ari dira. Esate baterako, hezkuntzako edukiak sortzen dituztenek eta baita hezkuntza zentroak ere aldatzen ari dira (lehen Encarta erabiltzen zen, orain Wikipedia), gure irakaskuntzako aukerak handituz.
Testu honi bukaera emateko esan beharra dago, harremanak direla gizarteko sareen sistemen oinarria. Baina oraindik ez dakigu ze puntura arte aldatzen joan diren. Nork pentsatuko zuen hitzaldi birtualak egiteko aukera izango genuenik?
No hay comentarios:
Publicar un comentario