Ez da aberatsena gehien duena, hobeto zaintzen duena baizik

ONGI ETORRI!

Blog honetan Ingurumen Hezkuntzari buruz arituko naiz. Bizi dugun ingurumenaren krisiaren aurrean, 50. hamarkada ingurutik giza- mugimenduek gizartearen aldaketa aldarrikatzen dute, nagusitzen diren giza- baloreen aldaketa eskatuz eta ingurumenaren kalitateari garrantzia handiago ematea eskatuz. Horregatik, gizarteak ingurumenaren aurrean duen portaera aldatzeko Ingurumen Hezkuntzak izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dut.
Mostrando entradas con la etiqueta ondorioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ondorioak. Mostrar todas las entradas

2010-01-20

BEROKETA GLOBALA

Jarraian, Podomatic-en Beroketa Globalari buruzko audio bat aurkezten du. Zehazki, beroketa globalak orainean eta etorkizunean eragigo duena azaltzen da.



2009-11-27

ZER DA BIODIBERTSITATEA?

Orain, biodibertsitateari buruz arituko naiz. Biodibertsitatea, espezie- barietatea da, hots, eremu zehatz batetan bizi diren izaki bizidunen barietatea da. Eta Lurrean biziaren egonkortasunaren neurri bat da. Barietate biologikoa zenbat eta handiagoa izan, ingurugiroaren aldaketei aurre egiteko izaki bizidunen gaitasuna ere handiagoa izango da, eboluzionatu dezaten. Lurrean 500 milioi espezie desberdin bizi izan dira, eta gaur egun arte horietatik %1 iritsi da, kausa naturalen ondorioz espezieak desagertzeagatik eta gizon-emakumeen ekintzen eraginagatik. Urtero milaka espezie desagertzen direla kalkulatzen da, eta 2025 urterako gaur egun bizi direnen erdia galdu daitekeela uste da. Horregatik gure inguruko biodibertsitatea ezagutzea oso garrantzitsua da berau babestu ahal izan dezagun.
Aipatu beharrekoa da biodibertsitatearen murrizketak bi motatakoak izan ahal direla; naturala eta ez- naturala. Nik ez- naturalean zentratuko naiz, izan ere, honetan gizakien ekintzak eragin dute. Beraz, Ingurumen Hezkuntzako blog honetan, gizakion ekintzak moldatzeko beharrizana erakutsi nahi dugu.
Espezieen desagerpenak bultzatzen dituen ekintzak jarraian azalduko dira;

- Obra publiko handien eraikuntza: Hauek sortzeko, padurak aldatu eta oihanak gutxitzen dira.
- Nekazaritza- praktikak: Hauek praktikatzeko deforestazioa gertatzen da, eta honekin batera ura eta lurzorua kutsatzen ditugu ongarri kimikoak erabiltzeagatik.
- Animalien ehiza: Praktika normala izan da.
- Espezie exotikoen merkataritza eta espezie berrien sarrera: Lehenegoak, espezieen harrapaketa suposatzen du eta bigarrenarekin lotuz, batzuetan, espezie exotikoak, espezie autoktonoen desagerpena suposatzen du.
- Turismo ugaria: Ekosistemen garapen normala oztopatzen du.
- Jarduera industriala: Atmosfera eta uren kutsadura dakar, eta planetarentzat hainbat ondorio karri eragiten ditu. Hauen artean ozono- geruzaren murrizketa, tenperaturaren igoera edo euri azidoak.
Amaitzeko, Picasa- erabiliz lur planetan daukagun biodibertsite apur bat erakutsi nahi dut.


2009-11-21

INGURUMEN ARAZOAK, GIZAKION ARAZOAK


Urte askotan, ingurumenaren arazoak, naturari dagozkion arazo modura ulertu dira gehienbat. Ideia honekin lotuta, ingurumenaren arazoen ezagupen edota dibulgazioari eskeini zaizkion ahalegin gehienen ardura gizakion ekintzek mundu naturalean duten eragina izan da.

Hala eta guztiz ere, ingurumenaren arazoak funtsean gizakion arazoak dira. Kausetan sakontzen badugu ezin dugu ondorioztatu oinarrian dauden mekanismo ekologikoak direnik gaizki dabiltzanak, baizik eta gizarteak ez direla era egokian egokitzen tokian tokiko ingurumenak ezartzen dizkien baldintzetara.

Ingurumenaren arazoak gizakion arazoak dira baita ere ondorioak hartzen ditugunean kontutan: gero eta nabariagoa da ingurumenaren krisiak ez duela soilik natura mehatxatzen baizik eta oso bereziki gizakiok naturan dugun lekua mehatxatzen duela. Giza- komunitate askok pairatzen dute jadanik ingurumenaren hondatzearen ondorioak gero eta bizi- kalitate eskasagoa dutelarik; beste toki batzuetan arazoa larriago da, ingurumenaren arazoek gose eta pobrezia ekartzen baitute.
Amaitzeko, jarraian aukeztuko dizuedan powe point-a, aurrean aipatutako guztia hobeto ulertzea ahalbidetuko du. Power point hau( bizi- ohiturak), nik egindako power point-a da, slidesharen sartutakoa hain zuzen ere.