Ez da aberatsena gehien duena, hobeto zaintzen duena baizik

ONGI ETORRI!

Blog honetan Ingurumen Hezkuntzari buruz arituko naiz. Bizi dugun ingurumenaren krisiaren aurrean, 50. hamarkada ingurutik giza- mugimenduek gizartearen aldaketa aldarrikatzen dute, nagusitzen diren giza- baloreen aldaketa eskatuz eta ingurumenaren kalitateari garrantzia handiago ematea eskatuz. Horregatik, gizarteak ingurumenaren aurrean duen portaera aldatzeko Ingurumen Hezkuntzak izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dut.
Mostrando entradas con la etiqueta Ezagutzaren gizartea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ezagutzaren gizartea. Mostrar todas las entradas

2010-01-20

BEROKETA GLOBALA

Jarraian, Podomatic-en Beroketa Globalari buruzko audio bat aurkezten du. Zehazki, beroketa globalak orainean eta etorkizunean eragigo duena azaltzen da.



2010-01-09

ZABORRA

Datuak ez dira berdinak probintziatik probintziara, baina esan liteke guztietan kilo bat baino gehiago sortzen dugula egunero-egunero gutako bakoitzak; 1,5 kilo baino gehiago bizkaitar eta gipuzkoarrek.

Hainbat arrazoi aipatzen dira hondakin-kantitate hori guztia sortzeko, baina, oro har, mendebaldeko bizimoduarekin lotu daitezke guztiak. Adibideak asko dira, baina, batzuk aipatzearren, dendetan jada ez dituzte beirazko botilak jasotzen; lehen, berriz, jaso eta dirua itzultzen zuten.
Horiek kanpotik nolabait ‘inposatzen’ zaizkigun gauzak dira. Izan ere, hainbatetan ez dago erosi edo ez erosi aukerarik ere. Beste batzuetan, adibidez, kristalezko ontzien eta tetra-briken kasuan, prezio-desberdintasuna oso handia izaten da, kristalaren kalterako.
Baina gure jokabideak ere badu eragina. Esaterako, gaur egun jende gutxi ikusten da kalean oihalezko mukizapiekin, gainerako arroparekin batera garbigailuan sartzea lan eta gastu handia ez den arren. Beraz, neurri batean badago gure esku zabor gehiago ala gutxiago sortzea.

Hau guztia dela, jarraian bi multimedia aurkeztuko dizuet; alde batetik, Slidesharen zaborrartegiei buruz aurkitu dudan power point bat, eta beste aldetik, nik neuk egindako bideo bat, Youtuben sartutakoa.

- Power Point:



- Movie Maker:

2009-11-27

ZER DA BIODIBERTSITATEA?

Orain, biodibertsitateari buruz arituko naiz. Biodibertsitatea, espezie- barietatea da, hots, eremu zehatz batetan bizi diren izaki bizidunen barietatea da. Eta Lurrean biziaren egonkortasunaren neurri bat da. Barietate biologikoa zenbat eta handiagoa izan, ingurugiroaren aldaketei aurre egiteko izaki bizidunen gaitasuna ere handiagoa izango da, eboluzionatu dezaten. Lurrean 500 milioi espezie desberdin bizi izan dira, eta gaur egun arte horietatik %1 iritsi da, kausa naturalen ondorioz espezieak desagertzeagatik eta gizon-emakumeen ekintzen eraginagatik. Urtero milaka espezie desagertzen direla kalkulatzen da, eta 2025 urterako gaur egun bizi direnen erdia galdu daitekeela uste da. Horregatik gure inguruko biodibertsitatea ezagutzea oso garrantzitsua da berau babestu ahal izan dezagun.
Aipatu beharrekoa da biodibertsitatearen murrizketak bi motatakoak izan ahal direla; naturala eta ez- naturala. Nik ez- naturalean zentratuko naiz, izan ere, honetan gizakien ekintzak eragin dute. Beraz, Ingurumen Hezkuntzako blog honetan, gizakion ekintzak moldatzeko beharrizana erakutsi nahi dugu.
Espezieen desagerpenak bultzatzen dituen ekintzak jarraian azalduko dira;

- Obra publiko handien eraikuntza: Hauek sortzeko, padurak aldatu eta oihanak gutxitzen dira.
- Nekazaritza- praktikak: Hauek praktikatzeko deforestazioa gertatzen da, eta honekin batera ura eta lurzorua kutsatzen ditugu ongarri kimikoak erabiltzeagatik.
- Animalien ehiza: Praktika normala izan da.
- Espezie exotikoen merkataritza eta espezie berrien sarrera: Lehenegoak, espezieen harrapaketa suposatzen du eta bigarrenarekin lotuz, batzuetan, espezie exotikoak, espezie autoktonoen desagerpena suposatzen du.
- Turismo ugaria: Ekosistemen garapen normala oztopatzen du.
- Jarduera industriala: Atmosfera eta uren kutsadura dakar, eta planetarentzat hainbat ondorio karri eragiten ditu. Hauen artean ozono- geruzaren murrizketa, tenperaturaren igoera edo euri azidoak.
Amaitzeko, Picasa- erabiliz lur planetan daukagun biodibertsite apur bat erakutsi nahi dut.


2009-11-01

Web 2.0-ari buruzko mapa kontzeptuala



Mapa honetan, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean" testuaren atal bat azaltzen da, web 2.0 zatiarena hain zuzen ere. Mapa egiterakoan CmapTools programa erabiliz, ikasgelako ikasle bat, Garazi Llona Eguskizak eta nik egin dugu.

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean

Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz-en "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikulua irakurri ondoren burututako hausnarketa da.


Industria gizartetik ezagutzaren gizartera pasatu gara, non globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, eta ezagutzaren administrazioek pisu handia eduki duten aldaketa honetan. Beraz, aldaketa hauei aurre egiteko etengabeko hezkuntza beharrezkoa da.
Etengabeko hezkuntzak gaur egun, jendearen alfabetatzearen alde egin beharrean, alfabetatze digitala bultzatu behar du. Ezagutzaren gizartean, pertsonak informazioa ezagutza bihurtzeko gai izan behar dira, izan ere, ez da nahikoa informazioa gordetzea eta ahoz eta idatziz igortzea. Eta informazioaren eta komunikabideen teknologiek prozesu hau ahalbideratzen lagunduko dute, hortaz, teknologia eta bizi dugun testuingurua batera joan behar dira. Honela, pertsonak gizartearen subjektu aktiboak bilakatzea lortuko dute, gizartearen kanpo gelditu barik.
Alfabetatze digital hau lortzeak, web 2.0 delakoa lagunduko du. Honek ezagutza sortzea, argitaratzea eta beste batzuekin partekatzea gure esku jartzen du. Adibidez, blog- ei esker gure pentsamendua eta iritzia zabaltzea lortuko du, ezagutzaren sortzailea edonor izanik. Web 2.0 sarea gizarteko edozein arlotara heltzen da, hala nola, irakaskuntzara. Hemen, e- learning 2.0 delakoa aipatzea komenigarria da. Honi esker, irakaskuntzan abantaila gehiago ematen ari dira. Esate baterako, hezkuntzako edukiak sortzen dituztenek eta baita hezkuntza zentroak ere aldatzen ari dira (lehen Encarta erabiltzen zen, orain Wikipedia), gure irakaskuntzako aukerak handituz.
Testu honi bukaera emateko esan beharra dago, harremanak direla gizarteko sareen sistemen oinarria. Baina oraindik ez dakigu ze puntura arte aldatzen joan diren. Nork pentsatuko zuen hitzaldi birtualak egiteko aukera izango genuenik?