Ez da aberatsena gehien duena, hobeto zaintzen duena baizik

ONGI ETORRI!

Blog honetan Ingurumen Hezkuntzari buruz arituko naiz. Bizi dugun ingurumenaren krisiaren aurrean, 50. hamarkada ingurutik giza- mugimenduek gizartearen aldaketa aldarrikatzen dute, nagusitzen diren giza- baloreen aldaketa eskatuz eta ingurumenaren kalitateari garrantzia handiago ematea eskatuz. Horregatik, gizarteak ingurumenaren aurrean duen portaera aldatzeko Ingurumen Hezkuntzak izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dut.

2010-01-18

BIODIBERTSITATEA MANTENDUZ!

Hurrengo berri hau, Gara egunkaritik hartu dut. Interesgarri iruditu zitzaidan, eta nire blogarekin harremana ikusi eta ondoren hona sartzea pentsatu nuen.

Erleak, biziarentzat ezinbestekoak

Vespa velutinaren habia aurkitzea zaila dela nabarmentzen dute ikerlari guztiek, izan ere, habia hamar metrotako altueran ere eraikitzen du. Aurkitzeko sasoirik hoberena udazkena izaten da, zuhaitzetako hostoak erortzen direnean. Neguan liztorrak lurperatu egiten dira eta udaberrira arte lo egiten dute. «Negua lur azpian pasatzen dute eta udaberrian beste habia bat egiten dute», azaldu zuen erlezain lapurtarrak.

Bizkaiko eta Lapurdiko erlezainek nabarmen du zuten egun erleen bizitza mehatxatzen duten beste faktore bat besterik ez dela liztorra. «Pestizidak, ingurumenaren eta eguraldiaren aldaketak erleen biziraupenaren kontra egiten dute, asiar liztor hauek beste faktore bat besterik ez dira gure erlauntzak atxikitzeko zailtasuna handitzen dutena», adierazi zuen Mentak. Erlezainek erleen biziraupenerako egiten duten lana oso garrantzitsua dela ere nabarmendu zuten erlezainen elkarteetako kideek. «Gaur egun badira erleak, erlezainak daudelako, baina anitz galtzen ari dira. Biodibertsitatea gero eta urriagoa da, eta erleak hiltzen ari dira horregatik», salatu zuen Mentak.

«Erleek gure landareen %80 polinizatzen dute; haizeak eta beste intsektuek %20a besterik ez, beraz, gure erleak galtzen baditugu gure lurreko bizi osoa arriskuan legoke», ohartarazi zuen Mentak.


Ildo beretik, Albert Einstein zientzialari ezagunak egin zuen adierazpen bat bere garaian, egun egiatzat hartzen dena, hain zuzen ere: «Erleak gure planetatik desagertuko balira, soilik lau urteko bizia geratuko litzaioke gizakiari».

No hay comentarios:

Publicar un comentario