Ez da aberatsena gehien duena, hobeto zaintzen duena baizik

ONGI ETORRI!

Blog honetan Ingurumen Hezkuntzari buruz arituko naiz. Bizi dugun ingurumenaren krisiaren aurrean, 50. hamarkada ingurutik giza- mugimenduek gizartearen aldaketa aldarrikatzen dute, nagusitzen diren giza- baloreen aldaketa eskatuz eta ingurumenaren kalitateari garrantzia handiago ematea eskatuz. Horregatik, gizarteak ingurumenaren aurrean duen portaera aldatzeko Ingurumen Hezkuntzak izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dut.

2010-01-18

BIZI- OHITURAK ALDATZEKO BELAUNALDIAN GAUDE

Ikasleak kontsumismoaren arazoaz

kontzientziatzeko antzezlan bat

prestatu

du Bilboko Udalak

Ikasleak kontsumismoaren arazoaz kontzientziatzeko antzezlan bat prestatu du Bilboko Udalak
Bilboko 11 ikastetxetako 1.500 ikasle kontsumismoaren arazoaz kontzientziatuko dira Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoarekin batera antolatu duen "Rosi erosi" antzezlanari esker. 16 aldiz taularatuko da obra eta neska-mutilek baliabideak baloratzen eta aintzakotzat hartzen ikastea bilatzen du.

Ekimenaren arduradunek adierazi dutenez, proiektua 2008an abiatu zen. 2008-2009 ikasturtean 16 ikastetxetan lortu zuen arrakasta ikusita, eta antzezlana ikusteko egon zen eskari handiari erantzunez, oholtza gainean izango da berriz ere 2009-2010 ikasturtean, "edukitzearen" gainetik garrantzitsuena "izatea" dela ulertarazi eta azken honi lehentasuna ematen irakasteko asmoz.

Antzezlana Eguberrietako oporren aurreko asteetan taularatzea aurreikusi da, egun horietan haur nahiz helduen artean areagotu ohi den soberako kontsumismoaren inguruko kontzientzia soziala sortzeko asmoz.

"Garrantzi handikoa da, haurtzaroan hasita, neska-mutilek erabili edo kontsumitzeko moduan dauzkaten ondasunak erabiltzen, disfrutatzen eta zaintzen ikastea, eta horixe da nagusiki azpimarratuko dena, irakasleek gero geletan lantzeko aukera izan dezaten. Gaur egun, gehiegizko zorpetzea da kontsumitzaileen arazorik handienetakoa, eta arazo honi aurre egiteko, prestakuntza eta hezkuntza dira biderik egokienak", azaldu dute.

Ekimen honen bitartez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak etxeko txikienak kontzientziatu nahi ditu kontsumo etikoak duen garrantziaz, zoriontasuna lortzea xede duen neurrigabeko kontsumismoa bezalako ohitura eta baloreak indargabetzen laguntzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario